20-11-2025 Jueves, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Txemi Santamaria: “besteei lagun egiteko eta zaintzeko, geure burua zaindu behar dogu”
20.11.2025

Txemi Santamaria: “besteei lagun egiteko eta zaintzeko, geure burua zaindu behar dogu”

Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak kurtsorako presatutako egitarauaren barruan, gaur goizean Lagungoko kide dan Txemi Santamariak saioa gidatu dau goizean Begoñako gogarte etxean. Txemik saioari hasiera emon aurretik esan dauanez, "heziketarako saioa eskaini gura dogu, ez berbaldi moduan, tailer moduan baino, norbere buruaren zaintzaren gaia landuz".

Santamariaren esanetan, “nire ustez kontu soziala da, baina beharbada baita eleiz kontua be, besteei lagun egiteko eta zaintzeko geure burua zaindu behar dogu. Hori kontuan hartuta, larritasuna, sakabanatzea, e.a., eragin deikeuen guzak atzeman behar doguz eta baitan norbere burua zaintzeko ohiturak zehaztu eta txertatu be”.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: