Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkarizaren barruan dagoan Migrazinoetarako sailetik eleiztar guztiak deitu dabez datorren domekaz, irailak 29, San Inazio eleizan batu daitezan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko eguna ospatzeko, arratsaldeko bostak eta erdietan hasiko dan Eukaristian.
Asteburuko jardunaldi honegaz batera, Afrikako, Hego Amerikako, Txinako eta Filipinetako alkarteak euren Eukaristiak ospatzen hasiko dira. Hilean behin izaten dabez eleizkizun horreek San Anton, Santa Maria Josefa (Miribilla), Indautxuko Karmeneko Ama eta Romoko San Jose (Areeta) parrokietan, hurrenez hurren.