09-09-2025 Martes, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Txinako Bizkaiko katolikoek gaur agurtuko dabe Zhehan Xue umea
19.08.2025

Txinako Bizkaiko katolikoek gaur agurtuko dabe Zhehan Xue umea

Zhehan Xue umearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean izango da Indautxuko Karmengo parrokian. Txinatar alkarteagaz ospatzen dauan Pablo Yu abadea izango da ospakizun buru eta Miguel Vera, bertako parrokoa izango da abade lagun, besteak beste.

Aurreko astean El Fangoko udal ugerilekuetan izandako ezbeharraren ondorioz hil zan umearen aldeko hileta elizkizuna egingo da gaur. Mutiltxoa bere alkarteko lagunekin eta Valentziatik etorritako beste batzuekin egoan une horreta.

Joseba Segura, Blboko gotzainak, abuztuaren 15eko Begoñako basilikako ospakizunean umearen familkoen eta alkartekoen aldeko dolumin berbak adierazo ebazan.

Estoy convencido de que el niño está con Dios. Quiero pedir al Señor por sus padres, que están viviendo una de las experiencias más duras que pueden experimentar unos padres. Rezamos por ellos y por la comunidad china que está unida en solidaridad con este sufrimiento. Eskatu deiogun Jaunari.


Parroquia El Carmen