22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Ulertzekoa da jentea gertaerok dirala-eta harrituta egotea”
17.05.2024

“Ulertzekoa da jentea gertaerok dirala-eta harrituta egotea”

Bilboko gotzainak, Bizkaiko alkarte katolikoari zuzendutako adierazpenean, atsekabea eta harridura agertu ditu Beloradoko monja klaratarren inguruan gertatzen ari danari buruz. "Euren bizitza osoa Eleizari eskaini, botoak Eleizan jaso eta Eleiza honetako abadeakaz batera ospatu daben emakumeek -benetan holan sentitu izan dabelako-, bat-batean, guzti horretatik kanpo izten dituan erabakia hartu izanak atsekabetu egiten nau".

On Joseba Segura gotzainak atsekabea agertu dau sortu dan egoeragaitik eta “euren esperientziatik eta komentutik oso gertu egon dan jente asko eta askok eta askok” sentitzen dauan “harriduraz” eta “tristuraz” jabetuko diralakoan dago. 

Honen haritik azpimarratu dauanez, “begiramen handiz hartzen dot euren erabakia”, izan be, “ezin da inor ezer egitera behartu”.

On Joseba Segura gotzainak gogoan izan ditu “monjei laguntzen saiatu eta euren esperientziatik gertu izan diranei”, bere esanetan, “honeentzat ulertezina da-eta gertatu dana”.

Artebakarrako monasterioa

Atzo, Bilboko gotzainak komunikabideen aurrean egin ebazan adierazpenetan azaldu ebanez, “ez da gurea, ezta izango bez. Alkartearena da”.

2022an, monasterioa erosteko eskaintza izan zan, monjak ez egozanean, baina ezin izan zan saldu. “Abade batzuk ustezko erosleak bilatzen be lagundu eutsen”, esan eban. Halanda be, salerosketa hau ez zan gauzatu Derioko uri-antolamendurako egitasmoari eta eraikinaren erabilerei lotutako kontuak zirala-eta.

On Joseba Segura gotzainaren esanetan, “nahiago neuke salduko balebe”.

El obispo Joseba Segura ha realizado unas declaraciones hoy (Foto Obispado de Bilbao)