20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Azken geltokia: Mufunga
30.06.2023

Azken geltokia: Mufunga

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurrena ospatzen dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatzen dihardu, Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun dauala. Iriartek azaldu dauanez, bisitaldiaren arrazoi nagusia Xabier Goikuria, Katangan (Kongoko ED) jarraitzen dauan misiolari bakarragaz buruz buru egotea izan bada be, ezinbestekoa zan Mufungara joatea, Eleizbarrutiko hainbat parrokia eta lagunek herri honi laguntzen dihardualako. 

Kongoko ED
On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Iñigo Iriarte

‘Mufungaren Adiskideak’ Fundazinoa Bilbon soru zan. Lekuko fundazinoa, “Association Les Amis de Mufunga” deitzen da eta makina bat kongoarrez osatuta dago. Alkarte biek bat eginda, Mufungako herritarrei giza garapena eta garapen espirituala jadesteko bideak jarten saiatzen dira. 

Kongoko ED
Parrokoagaz eta lekuko alkarteko batzordeko kideakaz, tartean, bost katekista
Kongoko ED

Mufungan, gotzainak, egunero lez, Eukaristia ospatu eban. Iriartek azaldu dauanez, “gaztelaniaz egin eta frantsesera itzulitako homilia kenduta, meza lekuko hizkuntza dan Kisangeraz ospatu zan. Aurreko egunean prestatu eban Mufungako parrokoagaz, irakurten ebana hitz-jarioz eta doinu egokiaz adierazoteko. Kisangera, hain zuzen, idazen dan lez irakurten da eta bokalak bardinak dira espainieran lez”. Gauza bera egin eban LIkasin swhilieraz eta Kansenian kinsangeraz.

Kongoko ED
Eukaristian

Hainbat bisita

Mufungan, ospitalea bisitatzeaz gainera, fundazinoari laguntzen deutsen emakumeen talde biren -Maman Catholiques eta Twende Nbele- esker ona jaso eben. Talde bi honeek ahuleziazko egoeran daagozan pertsonen gizarte sustapenerako lanak egiten dabez. Emakumeek eurek beren-beregi jositako alkandora oparitu eutsen gotzainari.

Kongoko ED

On Joseba Segura gotzainak eta Iñigo Iriartek beste bidelagun bat be badabe bidaiaren zati gehienetan, hain zuzen be, Margarita Robles venezuelar hirugarrendar kaputxinoa, Lubumbashin dagoana eta orain Kanseniara bialdu dabena. 

Mufungako barriei lotutako azken argazki honetan.  Association Les Amis de Mufunga alkarteko batzordeek esker oneko ekitaldia antolatu eutsen. Luis Mari Gerrikagoitia bizkaitar misiolariaren eskutik orain dala 27 urte bekak jasoten hasi ziran eta handik hona makina bat pertsona izan da laguntza horreen onuradun eta denporaldi horretako hainbat lagunen lekukotasunak entzun ebezan. Sasoi haretan unibertsitateko ikasketak hasi ebezanak, doktore, psikologo eta irakasle dira gaur egun. Heziketa, giza garapenerako zutabea da. 

Kongoko ED
Kongoko ED
Bunkeyan, bertan hobiratuta dagoan Xabier Ruiz de Azua bizkaitar misiolariaren hilobia bisitatu eben.
Kongoko ED
Leku berean, Bunkeyatik bueltatu eta gitxira Bilbon hil zan Mariano Cerda misiolaria gogoratzen dauan kurutzea dago.
Maman Catholiques y la Twende Nbele, regalaron al obispo una camisa confeccionada por ellas para la ocasión.