20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Umorez eta maitasunez” betetako erakusketa Erandion
20.10.2023

“Umorez eta maitasunez” betetako erakusketa Erandion

Erandioko San Agustin eta San Lorenzo parrokiak erakusketa zabaldu dau aste honetan, hamar artista grafikok POBRETASUNARI buruz egin dabezan lanakaz, "Umorez eta maitasunez beteta" goiburuaren haritik. Abenduaren amaierara arte egongo da ikusgai eleizan. Salamancako Eleizbarrutiko Caritasek itzita,  Estatuko umorista grafiko entzutetsuenen -Forges, Gallego&Rey, Máximo, Mingote, Patxi&Idígoras eta Saldaña- lanak batzen ditu. Erandion, Zugazart, Tasio, J. Ibarrola eta Antonen lanak gehitu jakoz erakusketa horri. Beste alde batetik, atzo -eguena- Erandioko parrokian ospatu zan mezaren ostean, bilkura egin eben lan-istripuan hildako langilea gogoratzeko.

Pepelu Iglesias parrokoak azaldu dauanez, herritar askok eta askok gaur egun be jasaten dauan desbardintasuna eta gizarte bazterketa agertzea baino ez da inauguratu barri daben erakusketaren helburua. Langabezia, laneko behin-behinekotasuna, bizilekurik ez izatea, etorkinen aurkako bereizkeria, genero-indarkeria, Hegoaldeko herrialdeen pobretasuna dira, besteak beste, erakusketan agertzen diran gaiak eta salatu gura diranak. 

Erakusketa Erandio

Iglesiasen esanetan, eralisletal. arazoak agertzera emoteak gainera, eragileen azterketa kritikoa egin eta gatx honeei aurre egitean jenteak dauan zurikeria eta epelkeria salatzen dau. “Ez da edertasunik agertzen, lanen kalidadea bikaina bada be; aurkezten dana, errealidadearen ikuspuntu oso zehatza eta garratza da. Azken batean, galdera egin gura deutso ikusleari begi-bistan doguzan, han eta hemen ikusten doguzan pobreziaz, duintasunik ezaz betetako egoerei buruz. Ez ahal gaitue axolagabe itziko! Gizarte hobekuntza eta eraldaketan konprometituko ahal gaitue gure inguruko pertsona guztiek aukera nahiko izan daien bizimodu duina izateko!

Erakusketa Erandio
Erakusketa Erandio

Parrokoaren esanetan, erakusketa honen bidez, sinbolikoki, Erandio, Bizkaia, Euskadi, Gaztela-Leon, Espainia eta munduko gertuko eta urrineko errealidadea erakutsi gura dabe, Bazterketa eta Gizarte Garapenari buruzko Foessa txostenak erakusten dauanez.

Erakusketa Erandio

Eta, bide batez, Caritasen eta herri honek pobrezia deuseztatzeko egiten dauan lanaren garrantzia be azpimarratu gura da.

Zenbait lan eta gai hau lantzeko lagungarriak alkarte eta ikastetxeen esku itziko dira euren egoitzetan garatu daien.

Erakusketa Erandio

“Keinua” Eukaristiaren ostean, lan-istripua salatzeko

Atzo -eguena-, bost minutuko bilkura isila egin eben Erandioko San Agustin eta San Lorenzo parrokian ospatu zan Eukaristiaren ostean, Erandion, lanean ari zala, aldamiotik jausi eta zauri larriak jasan ondoren, urriaren 9an hil egin zan A.F. gogoan izateko.

Biktimen alde otoitz egitea, Jainkoarengan uste osoa izatea da. Kurutzearen oinetan, Jesusek egin eban lez, zera dinosku: “hona hemen zure semea -Joan aitatua- eta Joani: “hona hemen zure ama”. Bera hemen dala sinistu…, eta A.F.ren senideakaz batera jakin daigun egoten, lagun egiten… eta lanari dagokionez, prebentzinorako neurri eta bitartekoetan diru gehiago erabiltea eskatu; zaindu eta “profetak” hezi, jagon, sustatu, salatu… daien

Lana bizigai
Lana bizigai