23-06-2024 Domingo, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizkizun ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatzeko
17.01.2023

Eleizkizun ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatzeko

Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea. Hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 22, ekitaldi nagusia ospatuko da, hain zuen, eleizkizun ekumenikoa, Santiago katedralean, 19:00etan. Bizkaian dagoan hainbat sinismen protestante eta ortodoxotako artzainek alkarte katolikoagaz batera parte hartuko dabe eleizkizunean, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "beste urte batez, dei egiten jaku kristauen batasunaren aldeko otoitza areagotu egin daigun, Katedralean ospatuko dan eleizkizunean, gizarte arloaan lankidetza ekumenikoan aritzeko esperientzia zehatza ezagutzera emongo da".

“Ikasi onbidea, egin justizia” goiburuaren haritik ospatuko da aurton Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea. Esnaolaren esanetan, “Isaias profetak, azaleko gurtza, gurtza formal hutsa salatuz, fedearen bizipenean, esaten eta egiten danak lotuta egon behar dabela ulertarazo gura deusku”

Topaketa ekumenikoa urrian

Joan dan urrian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Ekumenismorako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak sustatutako topaketa ekumenikoa ospatu zan Begoñako gogarte etxean. Hainbat sinismenetako ordezkariak batu ziran: Alkarte Ebanjeliko Bateatzailea, Eleiza Ebanjelikoa, hizkuntza alemaneko Eleiza Luteranoa, Topagunea Alkarte Kristau Ebanjelikoa, Errumaniar Patriarkatuko eta Konstantinoplako Patriarkatu Ekumenikoko Eleiza Ortodoxoa eta Eleiza greko-katoliko ukrainarra.

Hitzordu honetan beste otoitzaldi birakoak zehaztu ebezan: datorren domekaz Santiago katedralean egingo dana eta Mendekoste aldian ospatuko dabena. Oraindik erabagi barik dago azken hau ze eleizatan egingo dan.