02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astelehenez, Urkiolan batuko dira “misino-familiakoak”
28.04.2023

Astelehenez, Urkiolan batuko dira “misino-familiakoak”

Astelehenean-, maiatzaren lehenengo egunez ohikoa danez, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misino-familiakoak alkartuko dirra Urkiolan. Aurton, gainera, izango da ospatzeko arrazoirik, hain zuzen be, aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da.

Goizeko 10:00etan batuko dira Urkiolan, Lagunetxean, alkar agurtu, jardueren barri emon eta jaso eta lekukotasunak entzuteko -batzuk zuzenean eta beste batzuk grabazinoen bidez hainbat lekutatik heldutakoak-. Ostean, Eukaristia ospatuko da Santutegian. Egunari amaiera bikaina emoteko, bazkaria izango da Lagunetxean.

Urkiolako santutegiko bitrala