Ama Birjina “Chinita” oroitzeko mezan, Alberto Quinto Madrilen bizi dan benezuelar abadea izan zan buru. Partaideek otoitz egin eben Venezuelako bakearen alde, santu barri biren babespean: Jose Gregorio Hernandez eta Carmen Rendilez.
David Urdaneta alkartearen erreferemteak nabarmendu dauanez, “fedez, itxaropenez eta gure lurraren aldeko maitasunez” betetako ospakizuna izan zan.

Batzar nagusia Barakaldo PBan
Beste alde batetik, Barkaldo Pastoral Barrutiak batzar nagusia ospatu eban zapatuz Itxaropenaren Andra Maria eleizan.






