Vicente Videren berbaldia, Bilboko Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako “Jomuga dogun Eleiza” izenburuagaz antolatu dauan hitzaldi sailean kokatzen da. Aurreko hizlaria -abenduan- On Joseba Segura gotzaina izan zan.
Hurrengo saioak
Otsailaren 14an, Toño Casado musikagile, musikari, Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaile eta gazteei buruzko gaietan adituak “Abian dan eta batez be gazteen belaunaldiei arreta eskaintzen deutsen Eleiza” gaiaz hitz egingo dau.
Araceli Ruiz maistra, Filologian lizentziadun, sindikalista eta Lan Hartu-emonetaran graduatuak emongo deutso amaiera zikloari martxoaren 14an, “Bere iragan patriarkala atzean itzi eta emakumean ageriko egiten dituan Eleiza” berbaldiagaz.