28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Vicente Vide izango da urteko lehenengo hizlaria Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean
07.01.2023

Vicente Vide izango da urteko lehenengo hizlaria Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean

"Frantzisko Aita Santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa", goiburuaren haritik jardungo dau Deustuko Unibertsitateko katedradun eta Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide eleizbarrutiko abadeak Bilboko Corpus Christi parrokian, 19:30etan.

Vicente Videren berbaldia, Bilboko Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako “Jomuga dogun Eleiza” izenburuagaz antolatu dauan hitzaldi sailean kokatzen da. Aurreko hizlaria -abenduan- On Joseba Segura gotzaina izan zan.

Hurrengo saioak

Otsailaren 14an, Toño Casado musikagile, musikari, Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaile eta gazteei buruzko gaietan adituak “Abian dan eta batez be gazteen belaunaldiei arreta eskaintzen deutsen Eleiza” gaiaz hitz egingo dau.

Araceli Ruiz maistra, Filologian lizentziadun, sindikalista eta Lan Hartu-emonetaran graduatuak emongo deutso amaiera zikloari martxoaren 14an, “Bere iragan patriarkala atzean itzi eta emakumean ageriko egiten dituan Eleiza” berbaldiagaz.

Hitzaldiak Bilboko Corpus Christi parrokian (Poza Lizentziatua, 50) izaten dira, 10:30etan.

Mons. Segura, en diciembre, en el ciclo de conferencias del Corpus Christi