Maria Jesus eta Manuelen esanetan, «Bizian gora mobimentuaren hiru zutabeak ikusi daitekez San Simeon eta Santa Anarengan: espiritualtasuna, apostolutza eta adiskidetasuna. Simeon eta Anak balio bereziki espiritualak dabez, eta eredutzat doguz, eurek emoten deuskue-eta argia aurrera egiteko. ».
Ospakizunean parte hartzera deitu dabez nagusi guztiak. Manuelek azaldu dauanez, “mobimentua eleizbarrutiko leku guztietara eroateko prest gagoz, gure ustez mobimentu hau guztiz garrantzitsua eta beharrezkoa dalako. Fede-bizitza ez da lan-ibilbideagaz batera amaitzen, fede-bizizak iraun egiten dau Aitagaz behin betiko alkartu arte. Hor dago esperientzia, jakinduria eta ezin dogu alperrik galdu, aprobetxatzeko gauza izan behar dogu”.
«Etorri eta ezagutu dagiela Vida ascendente – Bizian gora mobimentua. Emon deiguela joateko eta geure burua aurkezteko aukera», gehitu dau Mª Jesusek.
Alkarrizketa osorik: hemen.







