Atzo izan zan bisita apostolikoa Bilboko Seminarioa. Mons. Milton Luis Troccoli gotzain uruguaitarra da Frantzisko aita santuak Estatuko Eleizbarrutietara bialdu dituan gotzain bietako bat. Aita Santuaren mandatua Klerorako dikasterioaren bidez gauzatzen da. Bertatik adierazoten dabenez, “bizigarria da abadetzarako hautagaien heziketaren garapena sustatzeko”.
Gaur egun, Eleizbarrutiko Seminarioan zazpi abadegai dagoz, hiru konfigurazino-aldian eta lau pastoral heziketan edo bokazino-sintesian, hau da, abade egin aurreko aldian.
Eleizbarrutiko Seminarioak heziketa-talde barriagaz ekin deutso kursoari. Honeek osatzen dabe: Ignacio Fernandez Mendez errektoreak; Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes zuzendari espiritualak. Errektoreak abenduaren 8an ospatu zan Seminarioaren egunerako idatzi eban gutunean, zera inoan, besteak beste: “gure esker ona adierazo gura deutsagu aurreko taldeari bere lana eta ardura, maitasun eta prestasunez hezi dabez eta ordenatu barri diran abadeak”.
Heziketarako 55 etxe
Aita Santuaren mandatariak Eleizbarrutietako 85 seminarioei dagokiezan hezikearako 55 etxeak bisitatuko dabez, tartean 15 Redemptoris Mater deitutakoak, Bide Neokatekumenalari dagokiozanak; Eleizbarruti arteko bat Katalunian; nazinoarteko bi, Bidasoa Eleiz Kolegio Internazionala, Opus Deiarena eta Comillas Kolegio Nagusia eta Pontifize Seminarioa, Jesusen Lagundiarena, eta, azkenik, Espainiar Kolegioa Erroman.
Atzo amaitu zan Bilboko seminariora egindako bisita apostolikoa eta gaur bisitaria Burgoseko Artxidiozesira joango da.