22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bisita gidatua Munarriko Santa Marinara, Ondarearen Jardunaldien barruan
06.10.2023

Bisita gidatua Munarriko Santa Marinara, Ondarearen Jardunaldien barruan

Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ibilaldi eta bisita programatu dau jardunaldiotarako. Horren erakusgarri, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik hilaren 8 eta 22an Sopela eta Urdulizen egingo dana. 

“Santa Marinatik Munarrira: landa-eremuko emakumeak eta jentea” bisitaldia Urdulizeko Andra Mari eleizan hasiko da; hemendik 1500. urte inguruan zaharbarritu eben Santa Marina antzinako ermitaraino igoko dabe. Basoan zehar, Munarrira helduko dira, eta bertan azalduko da zelan harri horretatik soloen bedeinkapena egiten zan. Leku mugatuak. 

Gernika

Egunotan, gainera, “gerra zibilaren lekuko” dan Gernikako kanposantua be bisitatu daiteke, urriaren 10ean (euskeraz) eta 11an (gaztelaniaz). Gernikako Bakearen Museoa da antolatzailea. 

Askotariko ekitaldi eta jarduerak

Aurtengo jardunaldiek 257 jardueratan banatutako 152 proposamen egiten dabez. Aniztasuna da bereizgarri nagusia, adin guztietarako dira eta askotariko jakin-minak asetu leikiez. Besteak beste, berbaldi eta solasaldiak, erakusketak, betiko ogibideen erakusketak, bisita gidatuak, ibilbideak, antzezpenak, tailerrak, dastatzeak eta kontzertuak egingo dira.

Munarri