05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Atzo, “gizalegezko lanaren aldeko” ekitaldi publikoa Bilbon
06.10.2023

Atzo, “gizalegezko lanaren aldeko” ekitaldi publikoa Bilbon

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena-  ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben. 

Gizalegezko lana
Bideo-foruma Barrian

Salatu zanez, “Milaka lagun dago gaur egun lanik egin ezinik eta baldintza eskasak hedatuta dagoz langileen artean eta honeen ahultasuna, nabarmena da. Esadek2 prestatutako txostenaren arabera, lanean ondo ez egoteak buruko arazoak dakartsez langileei eta horreen eraginez lanpostua itzi egin behar izaten dabe. Baldintza hobeak bilatzea eta lana eta familia buztartzea be askoren arrazoi izaten da lanpostua itzi eta barriaren bila joteko”.

“2023an, “gizalegezko lanak lan osasungarri izan behar dau” aurtengo goiburuan islatzen danez, lantokietako segurtasunak dauan garrantzia nabarmendu gura dogu, lana ezin da-eta pertsonen aurkako zigortzat hartu. Frantzisko aita santuak dinoan lez, “lana da gizon eta emakumea Jainkoaren antzeko egiten dauana, lan eginez, gizon-emakumea sortzaile dalako, sortzeko gauza dalako”1. Horregaitik, gure herriko langile askoren egoera eskasa salatzen dogu, laneko ezbehar-kopuruak behera ez ezik gora egiten diharduala ikusita, eta ezinbesteko dala zoritxarreko orban hori salatzea. Apirilaren 28an (Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Eguna), Eleizak bere kezka azaldu eban “Zaindu egiten dauan lana” agirian, “lanean osasunik ez izatea konponbide kolektiboak eskatzen dituan gizarte arazoa” dala adierazoz”.

“‘Eleiza Gizalegezko Lanaren alde” (EGL) ekimena osatzen dogun erakundeok Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dogu, gizalegezko lana eskubide lez aldarrikatzeko eta alkartearen ongizatea lortzeko. Lanarena “lehenetsi beharreko gaia” dala eta horretaz jabetzeak dauan garrantzia nabarmendu gura dogu, eta lana dala ezinbesteko bide gizon eta emakumeen duintasun santua autortzeko, askotan langabezia edo behin-behineko lana hedatuta badagoz be”.
(Cáritas, Justicia y Paz, Confer, JOC, JEC, HOAC, Pastoral Langile Pastoraltza eta Migrazinoetarako Pastoraltza)

Acto Público por el Trabajo Decente, ayer en el Arenal.