Gaurtik ekainaren 20ra arte, ANDROID eta IOSerako aplikazinoaz baliatuz, BizkaiBiran izena emoteko aukera dago. Jarduera berezi hau, beste hainbategaz batera, eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko antolatu da.
Batzorde antolatzaileak aplikazino ofiziala jatsi eta honen bitartez, partaide bakotxak beretzat egokiena dana aukeratu eta alta egiteko aholkua emon dau.

19 etapa burutuko dira 19 egunez. Bizkaiko lurralde edo bikaritza gehienak zeharkatuko dituan ibilbidea alkargune eta otoitzerako eremu bihurtuko da. Era berean, eleiz errealitateen arteko loturak estutu gura dira eta alkarteen bizitza agertera emon. Azken baten, Bilboko eleizbarrutiaren aberastasun naturala, espirituala eta kulturala taldean bizitzeko aukera aparta izango da.
Lekuan lekuko jarduerak
Etapa bakotxaren helmuga dan lekuko alkarteek antolatuko dabez arratsaldeko jarduerak. Gau-ekitaldiaren ostean, etapa amaitu dan lekuan gaua emon gura dabenek horretarako aukera izango dabe, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea aplikazinoaren bidez.