15-09-2025 Lunes, XXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zaldibarko monja karmeldarrek mendeurrena ospatu dabe
25.08.2025

Zaldibarko monja karmeldarrek mendeurrena ospatu dabe

Zapatu honetan, abuztuak 23, Zaldibarko monja karmeldarren monastegian ospatu da herrira heldu ziraneko mendeurreneko ospakizuna. Aita probintziala, Jon Korta izan zan ospakizun burua eta beragaz batera beste 14 karmeldar eta eleizbarrutiko hiru abade izan ziran: Alex Alonso lurralde bikarioa; Ernesto Bilbao komentuetako eleizbarrutko ordezkaria eta Agustin Garcia, Zaldibarko parrokoa.

Mendeurreneko ospakizunean, Nafarroako lurraldeko beste komentu batzuetako lekaime karmeldar ugari izan zan ospakizunean Zaldibarkoakaz batera.

Zapatuko ospakizuneko une bat

Aita Probintzialaren homilia

Euskeraz eta gazteleraz egin eban homilia Jon Korta Aita Probintzialak. Herri baten bizitzan klausurako bizimoduak dauan garrantzia azpimarratu eban fraileak.

Monaterioa ez da mundutik ihes egiteko tokia, aniztasunean batasuna bizi daitekenaren lekukotza eskaintzekoa baino.

“Klausurako bizieran neba-arrebak norbera hazteko akonpainamentua eskaintzen dabe. Ez dira inoiz oztopo”


Jon Korta karmeldarrak eskabide zehatza egin eutsien kongregazinokideei: “jarraitu maitasua zabaltzen eta Eleizearen barruan batasuna eraikitzen”. 

“Elizaren seme-alabak zintzoak gara. Eliza maite dugu eta elizarekin goaz bidean”.

Frantzisko Aita Santuak egindako adierazpen batzuk izan ebazan gogoan: “pertsona guztiak aintzat hartu, inor bazterrean itxi barik”.

Homiliaren amaieran honako berba honeek aitatu ebazan

Eskerrik asko lekaime maiteok zuen presentziagatik. Jarrai zuen bokazioa alaitasunez eta esperantzaz bizitzen. Jarrai herri hau eta mundua Jesusen Argiaz pizten. Jarrai herri honetako pertsona guztiei pazkezko besarkada eskeiniz”.

Ospakizuna amaitzerakoan kopaua alkarbanatu eben guztiak.

Mende bat

Zaldibarren monasterio bat sortzeko ideia Teresa del Niño Jesús Perdido amarengandik atara zan, Oviedoko Karmeloko profesa. Zaldibarko Catalina Iraolagoitia lehengusina batek erlijiosa izan gura ebala jakin ebanean, Oviedoko Karmelon sartzeko animau eban. Holan, 1915eko garagarrilaren 23an, Jesusen Bihotzaren Ahizta Margarita izenagaz hartu eban abitua. Ama Teresa izentau ebenean, biak Zaldibarko monasterioaren fundazinoa planifikatzen hasi ziran. Profesa sartu aurretik, Margarita Arrebak bere aberastasunaren zati bat bere jaioterrian egingo zan monasterioan inbertitzeko agindua emonda eukan.

Monja biak Pedro Iraolagoitia eta Nieves Chopitea ahaideakaz harremanetan jarri ziran. Honeek Oleako ostatua erosi eben, geroago monasterio bihurtu zana. Bertan, Karmento Ama Birjinari eskainitako kapera gotiko bat eraiki eben,

Vatikanotik 1924ko maiatzaren 27an heldu zan fundazinorako baimena. Hurrengo urteko abuztuaren 12an, Gasteizko gotzainak komunidadea osotzeko baimena emon eban. Garai hartan ondino Bilboko Elizbarrutia Gasteizkoaren menpe egoan.

Convento de las Carmelitas Descalzas en Zaldibar