Bakearen uri izendatutako Gernikan amaituko da eleizbarrutian egiten ari dan erromesaldiko bederatzigarren etapa. Beste 10 etapa geratzen dira oraindik Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu dauan BizkaiBira amaitzeko.
Ziortzan amaitu zan atzoko etapa, han emon dau gaua zenbait ibiltarik eta handik aterako dira ibiltariak goizeko bederatzietan Gernikarantz. Aurretik, egunero lez, aplikazinoan eskuratu daitekezan lagungarriakaz otoitz egingo dabe 8:30etan. Aplikazino horren bidez erromesaldi birtuala egin daiteke.
Atzko etapa
Zortzigarren etapa Berrizko Mesedetako Misiolarien etxean hasi eta Ziortzan amaitu zan. Joan dan ekainean BizkaiBira hasi zanetik, atzo bakarrik egin dau eureia.
Gotzaina eta kontseilukideak Berrizen etapa hasierako otoitzaldian. #Bizkaibira
— @fgorrotxa (@DiocesisBilbao) July 2, 2025
El obispo y miembros del consejo episcopal participan en la oración previa a la salida de la etapa de hoy de #Bizkaibira (8 jornada Berriz-Ziortza) pic.twitter.com/ur3gNMjPCw
Atzoko argazkiak: hemen.