Agiria irakurriz emon eutsen hasiera goizeko ekitaldiari. Ondoren, neska-mutikoek bakearen alde otoitza egin eben eskari erara eta, azkenik, jubileuaren logoa osotu eben bertaratutako guztien artean.

(Karmengo Ama ikastetxeko ikasleek irakurri ebenaren laburpena)
Gaur gure ahotsa altxatzen dogu Gazan bakea eta justizia eskatzeko.
Soñamos con una Gaza donde los niños puedan estudiar y jugar, una Gaza donde sus habitantes puedan crecer y vivir en paz.
Horregaitik aldarrikapen oihu hau egiten dogu:
Stop Indarkeria, Stop gerra!
Beste mundu bat posible da, eta gurekin hasten da
Otro mundo es posible y comienza con nosotros.


Arratsaldez, “Bizkaia isilik” bilkura egin zan ohiko leku eta orduan.
Amaitzeko, kandela biztu eben, munduko leku askotan eragindako sarraskien ondorioz hildako pertsona guztiak gororatzeko, Leonard Cohenen ALLELUIA entzuten zan bitartean.