22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zapatuz hasiko da Ziortzako kontzertu-saila
05.09.2023

Zapatuz hasiko da Ziortzako kontzertu-saila

Datorren zapatuz, irailak 9, "Ziortza Kontzertuak" jaialdiaren XXXV. ekitaldia hasiko da. Irailaren 9, 10, 16 eta 17an ospatuko da Ziortzako kolegiatan eta autobusa jarriko dabe Bilbon (Elkano, 5, autobus geltokian, Txabarri jauregiaren aurrean) bertara joateko. Arratsaldeko 16:00etan atarako da autobus hori eta 15 minutu aurretik hartu beharko da lekua. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, doako autobus-zerbitzua jarriko da Bolibarretik Ziortzara joateko. Gehiago jakiteko eta lekua gordetzeko: hemen

“Ziortza kontzertuak” 1989an sortu zan “Eleiz Musikaren Kontzertuak’ jaialdia eta hasieratik jaso izan dau Kolegiataren ardura bere gain hartu eban zistertar alkarteko kideen laguntza. Hogeta hamar urte ingurutan, kontzertuok antzinako musikaren eta musika barroko eta klasikoaren erakustoki izan dira eta kanpoko zein bertoko artista eta taldeek jardun izan dabe bertan. Askotariko egitarauak eskaini dira: oroitzapenezkoak, monofrafikoak, errepertoriokoak…

Aurton, domekaz, goizez eta arratsaldez izango dira emonaldiak.

Irailak 9, zapatua (18:00): Toulouseko Les Sacqueboutiers. 

Irailak 10, domeka (13:00): Yasuko Uyama Boubard, organoa. (18:00): La Grande Chapelle, Albert Recasens zuzendari dala.

Irailak 16, zapatua (18:00): Popitia sydera Orkestra eta Roberta Mameli sopranoa.

Irailak 17, domeka (13:00:) Daniel Oyarzabal organista. (17:00): Conductus Ensemble, Andoni Sierra zuzendari dala.

Ziortzako Kontzertuak
Zikloaren aurkezpena, atzo, Bilbon

Xrtel de esta edición