30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra: agurrak eta kide barriak
12.09.2023

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra: agurrak eta kide barriak

Atzo ospatu zan Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra. Gotzaina buru dauan erakunde honek Eleizbarrutiaren gobernuan laguntzen dau. 2021ean martxan jarri zan talde honetan, aurpegi barria dago, hain zuzen be, 11 urtez Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari izan dan eta Eleizbarrutiko Idazkari Nagusi izendatu barri daben Carlos Bargosena. Beste alde batetik, bidezko azterketaren ostean, beste norbait sartuko da taldean, Marisa Arias ez da-eta bertan izango, mandatuz aldatu daualako. Lehenengo saioan, gainera, Nerea Begoña EBI sariko ikastetxeen arduradunak eta Dorleta Alberdi komunikabideetarako saileko zuzndariak parte hartu eben.

Begoñako Gogarte Etxean batu zan atzo Gotzain Kontseilu zabala kurtsoko lehenengo saioa ospatzeko. Idazkari Nagusi barriak eta atzoko saiorako beren-beregi deitutako lagun bik parte hartu eben aitatutako batzarrean.

Pastoral ekiturte honetarako lehentasunezko gaitzat jotako hainbat kontu landu eben. Gotzainak, bere aldetik, guzti horreei “sormenez” heltzeko eskatu eban.

Besteak beste, honeen inguruan jardun eben: irailaren 30ean Markinan ospatuko dan e’Goazen!’ kurtsoaren hasierako ekitaldia, Gazteen Munduko Egunaren inguruko ebaluazinoa edo Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren ospakizunerako aurreikusitako jarduerak.

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra

Esker ona Juan Manuel Seco eta Marisa Ariasi

Batzarraren ostean, bilerako partaideek alkarregaz bazkaldu eben eta gaur egun ondasun higiezinen saileko arduradun dan Juan Manuel Seco eta aurrerantzean ospitaleetako akonpainamenduan arituko dan Marisa Arias batu jakezan. Gotzain Kontseiluan egin izan daben lana eskertu eutsien eta Kerman Lopez bikario nagusiakeuren izena eta azpian, ‘Eskerrik asko’ jarten daben taza bana emon eutsen.

Euren aldetik, esker ona adierazo eben Bizkaiko Eleizaren zerbitzura dan eremu horretan parte hartzeko aukera izateagaitik, “aberasgarri” izan dalako euren bizitzarako.

Bikario nagusia Seco eta Ariasi opariak emoten
Consejo Episcopal Ampliado