22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Kristautasunaren jatorriei buruzko gogoeta Deustuko Unibertsitatean
20.09.2023

Kristautasunaren jatorriei buruzko gogoeta Deustuko Unibertsitatean

Gaur, 2023-2024 ikasturtearen hasiera ospatu da Deustuko Unibertsitatean. Egunari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu da kapera gotikoan On Joseba segura Bilboko gotzaina buru dala. Ondoren, ekitaldi nagusia ospatu da eta, lehenengo eta behin, Stella Solernou idazkari nagusiak2022-2023 ikasturteko oroitza-txosten akademikoa irakurri dau. Honen ostean, Carmen Bernabe Ubieta doktore eta Teologia-fakultateko irakasleak irekitze-hitzaldia eskeini dau: "Gitxiengo eta bazterketez. Kristau jatorrien ikerketa kritikoaren gaurkotasuna". Ekitaldiari amaiera emoteko, Juan Jose Etxebarria errektoreak hitz egin dau eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak be esan ditu berba batzuk.

Carmen Bernabe teologoak kristautasunaren jatorrien inguruan jardun dau Unibertsitateko ikasturte hasierako irekitze-hitzaldian.

Gotzaina izan da buru ekitaldi akademikoaren aurretik ospatu dan Eukaristian. Bere homilían, besteak beste, erakunde guztiek, arrazoi partikularrak alde batera itzita, “gizartean nahiko agerikoa dan nortasuna” behar dau jardunbide egokirako. Beste une batean adierazo dauanez, gure artean kristautasunaren etorkizuna “ez da sekula gehiago goitik nagusitzea izango, zenbait eremu eta bidegurutze behetik argitzea baino”. 

Seguraren ustez, ez dago atzera bueltarik, “eta aurrerako bidea, fedea eta Jainkoaren esperientzia kontrako testuinguruan aurkeztean datza, baita prebentzino negatiborik ez dagoanean be, hain zuzen be, solaskideek, gure tradizinoaren sinbolo, erreferentzia eta proposamenakaz bat ez etorteaz gainera, ezagutu be egingo ez dabezan testuinguruan”. 

Deustu
Gotzaina izan da buru Eukaristian

Bilboko gotzainaren ustetan, unibertsitate-erakunde baten nortasun katolikoa ez da pastoral sailagaz konpontzen (hau behar-beharrezkoa bada be), ezta Teologia-fakultatea eukiteaz be. Gotzainaren esanetan, “fedearen transmisinoa ez da esperientzia erlijiosoa edo konpromisozkoa ikasleen talde txiki bati aurkeztea eta horreen artean sustazea. Fedeak, egia esan, erlejinora garoaz, baina hori baino askoz gehiago da. Fedeak gizatasunaren, traszendentziazko zerumugara zabaldutako aberastasunaren, gure izaeraren bereizgarri dan maitasun eta esker onean oinarritutako, egunez egun eraiki behar dogun eta kurutzearen esperientzia barne hartzen dauan alkarte esperientziaren osoko ulermena, ez nahitaez zehatz eta uniformea, emoten dau”.

Fedea, mundu-ikuskera da eta, gaur, zera gogoratzen deusku: ez dala nahiko gorputza zaintzea, ondo elikatzea eta pilates egitea, egunero gimnasiora joanez arima galdu egin geinkelako, honek be ezinbesteko ditu-eta eguneroko arreta, zaintza eta ariketa, bihotza gogortu ez daiten.”.

Gizarte Campusari buruzko egitasmoa

2023-2024 ikasturtean, graduko 2.500 ikasle inguruk karrerari ekin deutso Deustun. Gizarte Campusari buruzko egitasmoa jarri da martxan, Unibertsitatean dagozan gaitasun eta bitartekoak gizatalde ahulenen zerbitzura ipinteko.

Irekitze-hitzaldia

Darmen Bernabe teologoak eskaini dau irekitze-hitzaldia eta berbaldian adierazo dauanez, kristautasunaren jatorriak ikertzea egokia izan daiteke gaur egun Europan nabarmentzen dan kristautasunaren krisiari aurre egiteko. Irekitze-hitzaldia osorik: hemen

Carmen Bernabe teologoa
Carmen Bernabe teologoa

Adimen Artifiziala AA

Juan Jose Etxeberria Deustuko errektoreak iragarri dauanez egitaraua ezarriko da lehenengo aldiz, erakundeak hezi eta AA aplikatuaren erronka etikoei aurre egin deieen. “Erronka handia dogu aurrez aurre: adimen artifiziala pertsonen esanetara jarri era orekatu eta zuzenean mundu guztian”. Errektorearen berbaldia: hemen

Juan Jose Etxeberria eta Iñigo Urkullu
Juan Jose Etxeberria eta Iñigo Urkullu

Ekitaldiari amaiera emoteko, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak jardun dau.

Ikasturtearen hasiera Deustun
Ikasturtearen hasiera Deustun
La teóloga Carmen Bernabé