Azaroaren 21ean izango da hurrengo saioa eta Fernando Perez Andreo Murtziako Institutu Teologikoko teologia-irakasle eta Murtziako unibertsitatean master-koordinatzailea protagonista dala. Perez Andreok “La revolución de Jesús. El proyecto del reino de Dios” bere liburua aurkeztu eta sinatu egingo dau, “Jesukristo eta bere egitasmoa beti lehenetsita” goiburua dauan berbaldian.
Abenduaren 12an, Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien fakultateko irakasleak “Jainkoa krisian? Jainkoa eta zientzia” goiburua dauan berbaldia emongo dau.
2024
“Iraganari oratutako Eleizatik etorkizuneko Eleizara” berbaldia eskainiko dau Javier Elzo Deustuko Unibertsitateko Soziologiako irakasle erretiratuak urtarrilaren 16an.
Otsailean, mahai-ingurua ospatuko da honako honeekaz: Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa; Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko ekipo ministerialeko kide eta BAMeko Pastoral eta Unibertsitate-hedapenerako saileko arduraduna. “Ze urrats emon etorkizuneko parrokiarantz” gaiaren inguruan jardungo dabe.
Hitzaldi sailari amaiera emoteko, martxoaren 12an, Carlos Gil Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultateko Idazteuneko irakaslea izango da hizlaria eta “Jesusen espiritualtasuna, eredugarri sasoi barrietarako” gaiaz hitz egingo dau.