22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Emakume “nekaezinak” Begoñako misino-azokan
18.10.2023

Emakume “nekaezinak” Begoñako misino-azokan

Urriaren 16tik azaroaren 24ra batuko dabez abenduaren 2tik 10era ospatuo dan Begoñako Misino-azokan salgai jarteko gauzak. Azoka hau parrokiak Basilikako eleizparen azpian dituan lokaletan ospatuko da eta arkupeko lokaletan jasoko dabez gauzak, 17:30etatik 19:30etara. Gehiago jakiteko: 94 412 70 91. Misinoetarako Begoñako taldeko kide gehienak emakumeak dira eta 30 urte inguru daroaz azoka antolatzen. Mari Carmen Pradera eta Maite Nebredak bultzatu eben ekimen solidario hau eta, gaur egun be, horretan dihardue.

Misinoetarako Begoñako parrokiakok taldeak aurton be antolatuko dau misino-azoka. Euren burua “bitartekaritzat” daben emakumeok orain dala hogeta hamar urte inguru jarri eben martxan ekimen hau. Harrezkero, “pandemiak eragindako etenaldian” izan ezik, ez dabe etsi euren ahaleginean. Azokan batutako dirua misinoetarako izaten da. lazko azokan batu ziran 13.000 euroak hainbat herrialdetako misinoetan garatzen diran 9 egitasmotara bialdu ziran.

Ekitaldi honetan, zehaztu dabenez, “ez da entziklopediarik hartuko”.

Azoka, abenduaren 2tik 10era ospatuko da
(11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara)
Azken egunez, abenduak 10 -domeka-, goizez bakarrik.

Grupo parroquial de misiones de Begoña