01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urriaren 28an, zapatuz, alkartezainen batzarra
18.10.2023

Urriaren 28an, zapatuz, alkartezainen batzarra

Parrokietan pastoralgintza sustatzeko beharrizana ikusita sortu zan 2014an alkartezainaren irudia, orduan parrokiako erreferente deitu zana. Urriaren 28an, zapatuz, Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen batzarra ospatuko da EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dan Sopuertako San Viator ikastetxean.ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen lehenengo batzarra. Joateko asmorik izan ezkero, aldez aurretik jakinarazo hemen

2014ko urrian Eleizbarrutian atara zan aginduak Vatikano II.a Kontzilioak bultzatutako alkartezain edo parrokiako erreferentearen irudia azaldu eban. Gainera, bere eskakizun eta egitekoen zehazpenak jasoten ziran. Eguneratzen diharduen agirian, zerbitzu hau eskaini gura dauanak jaso beharko leuken berariazko heziketa teologiko eta pastorala be aitatzen da. 

Zenbait pertsonek urteak daroez alkartezain lez gure parrokietan. Urriaren 28an, euren esperientzia entzuteaz eta euren lana autortzeaz batera, barriak erakarri gura dira ardura hori hartu daien.

“Laster, batzar garrantzitsua izango dogu alkartezain edo parrokietako erreferenteen esperientzia ebaluatzeko eta etorkizunari begira jarteko. Ona litzateke Pastoral Barruti guztietako ordezkariak batzea”.

(On Joseba Segura Bilboko Gotzaina)

“Pozezko eta esker oneko batzarra izatea gura dogu, gure esperientziak batera jarri, egiteko hori bete leikienei begiratuz”.

(Miguel Vera II. bikaritzako lurralde Bikarioa)   

Vatikano II.a Kontzilioak bultzada erabakigarria emon eutsak kristauek Eleizan eta gizartean daben egitekoari. Espirituak ebanjelizatzearen zerbitzura sortutako karisma eta ministerioen aniztasuna autortu eban. Holan, laikoen eginkizuna bultzatu egin eban, bere egitekoa batez be gizartean, herri bizitzako askotariko arloetan gauzatzen dalarik, baina kristau alkartean be misinoa daualarik. Eleizbarrutiko Batzar Nagusiak Kontzilioaren proposamena bere egin eta bultzatu egin eban.