30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Domekaz, DOMUND eguna ospatuko da
19.10.2023

Domekaz, DOMUND eguna ospatuko da

Datorren domekaz, urriak 22, DOMUND eguna ospatuko dogu, misino-egutegiko egunik garrantzitsuenetakoa. Aurton, hauxe da aukeratutako goiburua: 'Oinak bidean, bihotza adorez' (ik. Lk 24, 13-35). Feli Martin Misinoetarako ordezkariak egun honen inguruan azaldu dauanez, "‘munduaren azken mugetaraino’, gaur egun be bidez bide gertatu daitekeen topaketa da. Horixe da missio ad gentes dalakora atara diran misiolarien bokazinoa". Kanpainari buruzko barri guztiak: hemen

Martinek dei egiten dau, Eleizaren misinoan ardurakide sentitu gaitezan: “Edozein keinu, laguntza edo otoitzek, txikiena bada be, egundoko eragina dau Eleizaren misino-eginkizunean eta guztiz lagungarria da eurek egiten diharduen lan ebanjelizatzailea aurrera eroateko”.

Gotzainaren mezua

On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako MIsinoetarako gotzain ordezkariak aurtengo DOMUND egunerako idatzi dauan mezuan, nabarmendu dauanez, “gauza bat da entzutea eta beste bat ikustea. Jakitea da bat, eta ezagutzea bestea. Kontatu leikeguen ezerk ez dau zuzeneko bizipenaren esperientzia bardintzen. Baneban Afrikako euskal abadeen entzutea. Banekien zeozer euren historia eta lanei buruz. Baneban Manuel Uncitik idatzitako “Aventura en Katanga” liburuaren barri, nahiz eta irakurri barik izan. Baina Kongoko Errepublika Demokratikorako bideari ekin eta, Kristo orrialde hareen bidez berba egiten hasi jatanean, nire bihotza biztu eta adoretu egin zan, aurtengo Domund eguneko goiburuak dinoanez. Hara heldu eta gure anai eta arreba misiolariek hango pertsonakaz batera bizi eta egiten dabezanak ezagutu eta bisitatu nebazan. Eta pertsona horreek eskaini izan daben guztiaren zati bat ezagutzean, nire bihotza altxatu egin zan”. Mezua osorik: hemen

Kanpainarako lagungarri guztiak: hemen

Los Ríos

Argitaratu barri dan ‘Los Ríos’ aldizkariaren 276. aleak misinoen inguruko hainbat barri jasoten dau: