27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabaldu dabe Begoñako azoka
06.12.2022

Zabaldu dabe Begoñako azoka

Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, domekaz, goizez zabalduko dabe bakarrik.

Azokan, askotariko apaingarriak, liburuak, jostailuak, erropak eta Kongotik ekarritako artisau-lanak aurkitu daitekez, besteak beste.

Antolatzaileen esanetan, asteburuan jente askok bisitatu dau azoka. Dei egiten dabe, gainera, datozan egunetan be jentea bertara hurreratu daiten eta zerbait erosiz edo diru-laguntza emonez misinoei lagundu deien.

Kongoko EDko artisau-lanak

Misino-azoka Begoñan

Iaz, 11.665 euro batu ebezan eta nahko leukie aurton be kopuru horretara iristea. Azokan batu daiten diru hori, hainbat egitasmotan laguntzeko izango da: Ume gaixoen etxea, Jesusen Bihotza, Goikuria fundazino kanoniko autonomoa, Emakumearen sustapena Kristo Jesusen Ama, AA. Agustindarrak Artzeniega (Filipinak),Misiolari konbonianoak (katekisten heziketa), Mufungaren Adiskideak fundazinoa (aitzurrak), Goyo Anaia eta Misinoetarako Ordezkaritza.