22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Autorpena parrokietako ‘zaintzaileei’
30.10.2023

Autorpena parrokietako ‘zaintzaileei’

Ehun eta hogei lagun inguru, antolatzaileen esanetan, "aurretik pentsatzen zana baino lagun gehiago", batu zan joan dan zapatuz Sopuertako San Viator ikastetxean ospatutako parrokietako alkartezainen lehenengo batzarrean. Entzuteko, gogoeta egiteko eta, batez be, parrokien zaintzaz arduratzen diran pertsonen egiteko handi eta isila agertzera emoteko eguna izan zan. Eta batek baino gehiagok esan ebanez, 24/7 zerbitzua da eta nork bere borondatez egiten badau be, ez da nahigaberik be falta. On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo eutsen alkarteari eskaintzen deutsen zerbitzuagaitik eta bertaratutakoek euren egiteko eta etorkizunari begira aurkeztu ebezan kontu praktikoak jaso ebazan.

Sopuertako San Viator ikastetxean ospatu zan parrokietako alkartezainen lehenengo batzarra. Hain zuzen be, Miguel Vera lurraldeko bikarioak sustatuta partaideek izan eben hartu-emonean berba egin eban Pepita Larrauriren esanetan, ‘alkartezain’ berba gehiago guztatzen jako “parrokiako erreferente baino, hobeto islatzen dau-eta gure egitekoa. Hau da, Eleizan zein Eleizatik kanpo, bestez arduratzen dan norbait izendatzen dau”. Edurne Intxaurraga Zeanuriko parrokiako eleiztarraren esanetan, autorpena eskaintzeko ekitaldi honeek “guztiz garrantzitsu eta ezinbesteko dira”. Antzeko zerbait inoan beste askok be batzarraren amaieran: “honako gauzek indarra emoten dabe, baita adore eta bultzada be, bateatu lez Jainkoaren Erreinua iragarten jarraitzeko”. 

On Joseba Segura gotzaina eta Estrella Moreno (ETPI) Maria Jose Arana teologo eta alkartezain historikoa agurtzen

Gotzainak eskuzabaltasun eta zerbitzua eskertu eban, hau da, “orduak eta orduak emoteagaitik parrokietan, lagunduz, lan eginez, parrokiak zabalik eukiz, hurreratzen danari lehenengo harrera eta biderapena emonez”. Atzera begiratu eta irudi honen 10 urteko historia gogoratu eban eta etorkizunari begira be jarri zan: “balorazinoa egiteko ordua da, egiteko horretan jardun izan dozuenoi entzun eta zer hobetu behar dogun ikusteko unea”. Eta horixe proposatu jaken eta partaideek Eleizbarrutian zerbitzu hau aurautzen dauan agiriaren inguruko ikuspuntua emon eben. Lagun askori bere heziketa prozesuan lagundu izan deutsan Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariaren esanetan, “ekarpenakaz agiria eguneratu egin gura da”.

Historia

Gotzainaren esanetan, parrokiako alkartezainaren irudia, “hainbat gauzaren emaitza da: lehenengo eta behin, aitatu dodanez, Espiritu Santuaren ekintzarena, baina, aldi berean, preminaren emaitza be bada. Baina, alkartezainaren irudia, ikuspuntu positiboagotik hartuta, Eleizbarruti honek larogeiko hamarkadan ospatu eban Batzar Nagusian egin ebazan hautuen emaitza be bada. Izan be, orduan, laikoen heziketa eta parte hartzeari eta koordinatuta lan egiteari lehentasuna emon jaken”

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1718182583102484725

Hainbat lagunek testigantza emon eban.

“Ezinbestekoa da alkarri laguntzea parrokiak koordinatzeko”

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1718187672391332311

Gogoeta orainari eta geroari buruz

Estrella Moreno batzarraren sustatzailearen esanetan, “jaieguna izan da, Bizkaiko kristau alkarteetako lagun askok eta askok erantzukizunak bere gain hartzen dituala ospatzeko eguna”.

Irudi hau eta alkarte abegitsu izateko gogoa lotuta dagoz, izan be, “ateak zabalik doguzala erakusten dau, zerbitzuren baten bila, guregana hurreratzen diran pertsonei argibideak emoteko gauza garala”. Autortu ebanez, egiteko honetaz arduratzen diharduen pertsonek ahalbideratzen dabe hori: “gehienak emakumeak dira. Gaur-gaurkoz, oinarrian, geuk osatzen dogu Eleiza eta geuk hartzen dogun askotariko erantzukizunak, besteak beste, harrera, parrokiako arreta orokorra”. Zapatuan, behin baino gehiagotan aitatu zan ‘belaunaldien arteko erreleboa’ kontu benetan garrantzitsua egiteko hau burutzen jarraitzeko.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1718228200407314830
https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1718216700313665654
El obispo dirigiéndose a los asistentes en el encuentro del sábado.