Galdakao eta Santurtziko kontzertuetan dirua batuko da Elisabeth Michoten eskutik, 2005ean Ugandan sortu zan ‘Musika biziak salbatzeko’ GKEarentzat.
“Música para salvar Vidas” egitasmoa, gehiegikerien eta abandonuaren biktima diran umeei laguntzeko sortu zan. Horretarako, umezurtz-etxea jarri zan martxan Ugandako Kampalako kanpoaldean eta 60 lagun baino gehiago bertan emoten deutsen laguntzatik bizi da. Arduradunen esanetan, “gehienak adin txikikoak dira. Etxea, Kireran dago, Kanpalatik hurran. Handik umeek lehen eta bigarren hezkuntza egiten dabe edo eskola espezializatuetara edo unibertsitateetara joaten dira. Batzuk etxetik kanpo bizi dira eta beste batzuk Gandan, Nansana uri handian dagoz”.
Hasieran umezurtz-etxe honetan izan ziran neska eta mutil batzuk lanean dagoz eta euren senideei laguntzen deutsie. Erizain dira, laboratorioko tekniko, DJ, mekaniko, jostun, kazetari, ostalari, txef, informatiko… eta bakotxa bere aldetik bizi da.