22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
26.11.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astekoak laburpenaren hasieran aitatu danez, On Joseba Segura gotzainak Gotzainen Batzarraren osoko bilkuranparte hartu dau.

Besteak beste, gotzainek gai honeek landu dabez: “Pertsonaren duintasunaren aldeko egitasmoa”, Erlejinoen arteko hartu-emonerako eta erlejinoen arteko alkarrizketarako Gotzain Azpibatzordearen proposamena, Eleiza katolikoaren eta askotariko kristau sinismenen arteko hartu.emonerako Espainiako Mahaia eratzeko edo betetze normatiborako organoaren araudia (Compliance) –Gai Juridikoetarako Gotzain Batzordeak esku-hartu daue- .

Palestina eta Israel

Gainera, webean jakitera emond anez, Jose Luis Villacorta Eleibarrutiko abadeak berbaldia eskaini eban astelehenez Bilboko Pilareko Ama parrokian.

Jente asko batu zan Villacortaren azalpenak entzutera. Bere esanetan, juduen %20ak eta palestinarren %23ak proposamen desbardinak jaso leikiez, baina ez dira esanguratsuak ez dabez-eta hauteskundeak irabazten”, eta, gaur egun, nazino biko estatuaren ideia ez da bidezkoa.

Azkenean, hauxe esan eban: “Parece que ambos pueblos  que han sido víctimas  se deberían comprender mejor, pero no es así porque cada  pueblo piensa que el otro tiene todos los vicios  que heredó de su victimario anterior. Pero sus sufrimientos no justifican de ninguna manera sus desmanes anteriores ni los actuales. Este conflicto no es pues un conflicto solo entre religiones, ni solo de identidades, ni solo entre pueblos. Es un conflicto fundamentalmente económico “inmobiliario” de posesión de las tierras y de propiedad de la casa en exclusiva, surgido de una serie de nefastas decisiones que tienen su origen  muy cerca en nuestro occidente”.

Sinodoaren oihartzunak

Philomena Shize Hirotak, Gotzainen Sinodoaren XVI. batzar nagusian parte hartu ondoren, lekukotasuna emon eban ETPIan.

Filo Hirota, Sinodoa prestatzeko batzordeko kide eta Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenakoa izan da emakume bakarra eeeeeeeGotzainen Sinodoan landu daben agiria prestatu dauan batzordean. 

Gainera, Alkarren Barri / Comunicación aldizkariari Sinodoaren aurretik eskaini eutsan alkarrizketan, hainbat gairen inguruan jardun eban.

Biblia-tailerra

Loiola zentroak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatu dabe Biblian sakontzeko tailerra.

6 saio eta 3 erretiro ospatuko dira, hilean behin, eguenez, Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2).

Kultura, alkartasuna eta aldarrikapena

Azaroaren azken zapatuz ospatu da “Fair Saturdai”, kontsumismoa bultzatzen dauan  Black Fridayren biharamunean.

Artea eta kultura onegintzazko emonaldietan.

Emakumearen aurkako indarkeria deuseztatzeko egunaren ingurukoak be nabarmendu dira.

Eleizbarrutiak bat egin dau Bilboko Udalak antolatutako ekitaldi instituzionalagaz.

Langile Pastoraltzak Aizu!! agerkaria kaleratu dau gai beraren inguruan.

“Ume solidarioak”.

Gernikan ospatu da “ume solidarioak”

Katekesiko eta misinoetako taldeek esku-hartu dabe.

Batutako dirua, misinoetarako izango da.

Bizkaiko Hotsak

«Bizkaiko hotsak» organo-jaialdian, kontzertuak izan dira Loiu eta Urdulizen.

Begoñako basilikan ospatuko da azken kontzertua, Mirian Cepeda eta UPV/EHUko abesbatzaren eskutik.

EITB

Begoñako basilikatik emoten ari dira mezak. Seminerioaren egunekoa be handik izango da.

Bilboko eta Donostiako gotzainak izango dira buru.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak.