Gabon-gozokiak eta “Munduko jaiotzak” Eleiz Museoan
Abenduaren 20ra arte, “Gabon-gozokiak. Komentutik etxera” gabon-azokaren ekitaldi barria Eleiz Museoan (Gizakunde plaza 9B – Atxuri, Bilbao). Penintsulako hainbat lekutako komentuetan prestatutako Gabonetarako produktu-sorta bikaina aurkezten da Eleiz Museoko ganga-aretoan (sarrera doan).
Gainera, Eleiz Museoko klaustroan, “Munduko jaiotzak” formatu txikiko jaiotzen erakusketa izango da ikusgai urtarrilaren 7ra arte.
Ordutegia: Gabon-gozokiak – Munduko jaiotzak
Domeka eta jaiegunez: 11:00etatik 14:00etara
Martitzenetik zapatura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara
Astelehenez: 10:30etatik 13:30etara
Sarrera doan.
ORDUTEGI BEREZIA: ABENDUAK 2-10
11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara
Sorolla
Beste alde batetik, Bilboko Arte Ederren Museoagaz batera prestatutako «Sorolla eta erlikiak» erakusketa ikusi daiteke urtarrilaren 31ra arte Eleiz Museoko areto baten.
Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkartea:
Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak jaiotzen inguruko LXV. kanpaina jarri dau martxan Gabon-aldirakok. Gehiago jakiteko: hemen.
Barri honeei eta beste batzuei buruz gehiago jakiteko: hemen