Bizkaiko parrokietan garatuko dan egitarau barriari ekin jako. Maiatzera arte luzatuko da ekimen hau eta 36 parrokiek bat egin dabe lehenengo aldian parte hartu eben 13 parrokiakaz.
Gero eta fededun gehiago “alkarteko kide” sentitu daitezala eta gero eta fededun gehiagok alkartearen alde “euren esku dagoana” emon daiela da egitarau honen helburua.
Asteburuan, bigarren egitasmo honegaz bat egin daben parrokietan pastoral eta ekonomia barriak, aita santuaren perntsamendu espirituala, aurkezpen-bideoa eta harpidetza-orria jasoten dauan materiala banatuko da.
5 hilabete, 5 apimarra
Urtarriletik ekainera, 5 agerkari banatuko dira; hilabete bakotxean, gai jakin bat azpimarratuko da. Lehenengo alean, ‘konfiantza’ da gai hori.
Datozan asteburuetako ospakizunetan banatuko jakez agerkariak mezetara doazan eleiztarrei. Ekonomia sailetik azaldu dabenez, “alkarteetako kideei Eleizan egiten diran jardueren barri emoteko eta euren gaitasun, denpora edo diruagaz laguntzeko eskaria egiteko bidea da”.
Laguntzeko erak
Besteak beste, donoamiglesia atarian, diru-laguntza emon deikeogu parrokiari, Eleizbarrutiari, seminarioei edo gainerako erakundei. Hainbat parrokiatan, parrokia barri guztietan ipini gura diran atabaka elektronikoak jarten dihardue
Bizum bidez, 38094 zenbakiaz baliatuz laguntzeko aukera be badago.