22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sinodo-seneko Eleizari buruzko azterraldi barria
23.01.2024

Sinodo-seneko Eleizari buruzko azterraldi barria

Gotzainen Sinodorako Batzordeko kideek agiria prestatu eben joan dan abenduaren 5eko batzarraren ostean, Eleiza katolikoak landu daian, 2024.eko urriian ospatuko dan Gotzainen Sinodoaren XVI. Ohiko Batzar Nagusiaren bigarren saioa prestatzeari begira. Idazki honen haritik, Sinodoa lekuan lekuko aldian sartuko da. Hau da, deialdi barria egiten jake Eleizbarruti bakotxeko kideei "Sinodo-seneko Eleiza misinoan" laburpen-txostenean  sakondu daien. Bilboko Eleizbarrutian, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak, sinodoari buruzko lehenengo azterraldian parte hartu ebenak eta, orokorrean, jakin-mina daben guztiek parte hartuko dabe. Galdera honi erantzun behar jako: Ze eragin dauka Sinodoak gure Eleizbarrutiaren eguneroko bizitzan?

Aitatutako azterraldia otsailaren 22an amaituko da eta lau kontu zehatzen inguruan galdetzen dau: ardurakidetasuna, hartu-emon ereduak, partaidetza eta sinodo-senaren inguruan parrokietan garatu daitekezan lehentasunak.

Vatikanotik deialdia egiteko kaleratu daben agirian azaltzen danez, “kontua ez da hutsetik hastea edo lehenengo aldian egin zan entzute eta kontsulta prozesua errepikatzea”. Kasu honetan, “askotariko esperientzia, gaitasun, karisma eta ministerioak agertzen dabezan norbanako eta taldeak konprometitu” gura dira.

Ekarpenak batzea eta bialtzea

Sinodorako Eleizbarrutiko batzordeak esteka eskaini dau eta hortxe jasoko dira taldeen erantzunak, “errazago izan daiten jasotea eta laburpena egitea”. Epea amaituta, ekarpenen laburpena Sinodorako Gotzainen Batzarreko Batzordera bialduko da. 

Batzordetik eskerrak emoten dabez parte hartzeagaitik, jarritako epemuga “eskasa” dala jakinda. Zalantzarik izan ezkero, beren-beregi gai honetarako atondutako helbide elektronikora idazteko esaten da: sinodo@bizkeliza.org

Lau galderak

  1. Laburpen-txostenaren 8-12 kapituluak kontuan hartuta, zelan sustatu daiteke ardurakidetasun bereizlea Jainkoaren Herriko kide guztien (laikotza, biziera sagaratua, ministerio ordenatua) misinoan?

  2. 16. kapituluaren argitan, sinodo-sena gauzatzeari begira, misinoari lotutako ze hartu-emon mota, egitura, bereizketa- eta erabaki-prozesu da egoki ha aztertzeko, eratzeko, sustatzeko?

  3. 18. kapitulua kontuan hartuta: Ze ministerio eta partaidetza-organo barritu edo sartu daiteke ardurakidetasuna hobeto agertzeko?

  4. Ze lehentasun eta ekimen (txostenean, 20 kapituluetako bakotxaren azkenean azaldutakoen artean) garatu geinke Eleizbarrutiko parokia mailan sinodo-senetik ikasten jarraitzeko?

Logo sínodo en euskera