27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bake Topaketaren X. ekitaldia: ibilaldia oinez Ziortzaraino
24.01.2024

Bake Topaketaren X. ekitaldia: ibilaldia oinez Ziortzaraino

Bizkaiko Eleizak bake eta adiskidetzearen aldeko urteroko hitzordua -Bake Topaketa- ospatuko dau Garizumako lehenengo zapatuan. Aurton,otsailaren 17an izango da eta asteburu horretako eukaristia-ospakizunetan kontuan izango da.

Aurreko bederatzi ekitaldietan, gogoeta eta otoitz egin dogu gure gizartean jatorri politikoko indarkeriaren ondorioan zuzen-zuzenean jasan izan dabezanen sufrimentura hurreratu guran.

Esperientzia honek, Frantzisko aita santuaren magisteritzatik (Laudate Deum) irakurrita, sentiberatasuna bizten deusku beste indarkeria batzuen aurrean, esate baterako, azkenean, nahitaez lagun askorengan eragia daben ingurumenaren aurkako indarkeriak. “Izadiaren aurkako atentatuek herrien aurkako ondorioak dabez” (LD 3).

Ekosistemen hondamenaren eraginez, goseteak, desplazamendu jentetsuak, norbere sustraien galera, familia banaketak… ekarri ditu eta guzti hori giza duintasunaren aurkako atentatu eta indarkeria gehiagoren hazitegi da.

Aita Santuak dei egiten deusku “jasoten gaituan munduagaz adiskidetu” (LD 69) gaitezan. Beraz, Bake Topaketaren ekitaldi honetan horretaz jabetu eta bizia testuinguru zabalagoetan zaintzera eroango gaituan prozesuari hasiera emon gura deutsagu.

Bikaritza euskaldunagoek eutsitako aurreko ekimena oinarritzat hartuz, Ziortzako monasteriora joango gara. Bertan, 35 urtez, zistertar monjeek ingurua zaintzen, erromesei abegi egiten eta Bakearen aldeko otoitzaren garrari bizirik eusten dihardue.

Deia zuentzat be bada. Deitu ingurukoak be izadiagaz hartu-emon zuzena izatera eta izaditik ikastera. “Arnas barri, Bizi barri” goiburuaren atzetik, alkarregaz bide egin daigun abegi eta aniztasunaren eremura, bakez eta bizia, bizi oro, zaintzeko erabakiz beteteko.

 Aurrerago azalduko da Bolibarrera joateko, monasteriora igoteko eraren eta goizeko gainerako jardueren barri. Honako honen bitartez, jakinaren gainean egon zaitezela gura dogu eta jenteari Bake Topaketan parte hartzeko bidea erraztu deiozuela, danon artean osoko bakearen kultura sustatu daigun.

Cartel Bake Topaketa 2024