27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartuko zeunke gazteen erretiroan, Berrizen?
24.01.2024

Parte hartuko zeunke gazteen erretiroan, Berrizen?

Hirurogei gazte inguruk izena emon dabe gaur arte, datorren otsailaren 3 eta 4an Bilboko Eleizbarrutiko IV., V. eta VI. bikaritzek ospatuko daben erretirorako. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen. Asteburu berean, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak ikastaroa ospatuko dau Bilboko Begoñako Gogarte Etxean, "kristau espiritualitatea eta mistika Eleizan eta HOACen" goiburuaren haritik.

Datorren otsailaren lehenengo astebruan, IV-V-VI bikaritzetako gazteen erretiroa ospatuko da eta ia leku guztiak beteta dagoz.

Antolatzaileek azaldu dabenez, ekimen honen laugarren ekitaldia ospatuko da eta, partaideen adin eta fede ibilbidearen araberako formatuetan egiten da. Holan bada, partaideak lau mailatan banatuko dabez: 18 urtetik beherakoak, 19 eta 22 urte bitartekoak, 22 eta 26 urte bitartekoak eta 26 urtetik gorakoak. 

Hasiera batean, zapatu goizez batzen ziran, baina, gaur egun, asteburuko jarduera da eta Berrizko Barnezabal Gogarte Etxean egiten da.

Laguntzaile lanetan izango dira: Iratxe Larrea eta Izaskun Aguirre, Bilboko La Peña parrokiakoak eta pastoral arduradunak San MIguel-Orozkon; Jose Eizaguirre VI., arduraduna VI. bikaritzan; Blanca Villanueva Fede-zabalkunde eta Katekesirako VI. bikaritzakoa eta Amaia Modrego Berrrizko Mesedetako Misiolaria (BMM).

Azaldu dabenez, erretiroaren esperientziak “esperientzia barri eta bakarrari tartea egitea dakar eta geure barruagaz eta bertan bizi dan Jainkoagaz sakontasunez hartu-emonean jarteko aukera emoten deusku. Geure barruan ez ezik kanpoan bizitzera garoazan bizimodua nagusi dan sasoian, geure gorputzetik eta muinetik bereizita, estresatuta bizi eta benetan gura dogun bizimodua daroagunean, erretiroa aldatzeari ekiteko aukera bihurtu daiteke”.

Gehiago jakiteko 

HOAC mobimentuaren ikastaroa

Joaquin Sanchez abade eta HOAC mobimentuko Murtziako Eleizbarrutiko kontsiliarioa izango da hizlaria eta kristau espiritualtasunaz eta HOACen espiritualtasunaren berariazkotasunaz jardungo dau, kristau bizitzaren alderdietan (pertsonala, eleizakoa eta gizartekoa) sakonduz.

Kristauaren bizitzarako hain garrantzitsua dan gai honetan sakontzeaz eta hausnartzeaz gainera, ikastaro honek lanaren munduan esperientzia espiritual eta mistikoa sustatu gura dau, eragileetan sakonduz eta bitarteko eta bideak buztartuz.

HOAC mobimentuko kide ez diranek be parte hartu leikie ikastaro honetan. Gehiago jakiteko, bialdu e-maila hoacbizkaiaformacion@bizkeliza.org helbidera edo Whatsappa 630.33.24.29 telefonora.

Pascua de Juventud, en Berriz