Fede-Zabalkunde eta Katekesia
- Ebanjelioa iragarri honen barri ez daukienei.
- Fedean sarbidea eskaini, bila diharduenak bere egin daian.
- Fededunei laguntza pastorala emon euren bizitzan.
Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako
Responsable: Clara Arza
Dirección: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO
Tel.: 944 795 618
Emaila: anuncioycatequesis@bizkeliza.org
Haurtzaro eta Gaztaroa
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barriak
Abendualdi eta Gabonetarako lagungarriak
Bizkaiko Eleizak Caritas Bizkaia erakundeak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak Abendualdi eta Gabonetarako prestatu dabezan lagungarriak aurkeztuko ditu. Oraingoan, ahaleginak batu dabez gogoeta, hartu-emon eta alkarte ekintzara daroen bitartekoak sortzeko. Txatal hau hartu dabe abiapuntutzat: "Sein bat aurkituko dozue, oihaletan baturik eta askan etxunda" …
40 gazte baino gehiago I. bikaritzako gazteen erretiroan
I. bikaritzako 40 gazte baino gehiago batzu zan atzo Fede-zabalkunde eta Katekesirako bikaritzako Mahaiak antolatutako erretiroan. "Laguna bisitatuz, bizia ospatzeko" goiburuaren harira, inguruko eskaut taldeetako, Barakaldoko Deadar taldeko, Gaztenahiak taldeko eta Errekarteko JOCeko eta hainbat erreferentzia taldetako gazteak batu ziran Portugaleteko Karmengo Ama …
I. bikaritzako gazteak "gazte planaren" inguruan gogoeta egiten
Atzo, I. bikaritzako gazteak Gurutzetako parrokian batu ziran "gazte planaren" irakurketa eraginkorra egiteko eta baterako jardunbideak zehazteko. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) gazteek parte hartu eben, Sergio Buiza bikarioa, PBetako laguntzaileak eta Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ordezkaria lagun ebezala.



