Karidade eta Zuzentasuna
Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, Ebanjelioan eta Eleizaren Doktrina Sozialean oinarrituta, honetan lagundu nahi dau: gizarte kontzientzia handiagoa sustatu, ikuspuntu ebanjelikotik zuzentasun eta parte hartze handiagoa dauan gizartea egiten lagundu eta norbanako eta gizatalde ahulenak lehenesten dituan Jainkoaren maitasuna agertzera emongo dauan Eleiza gertukoa eta gizartean txertatua sustatu.
Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako
Arduraduna: Manu Moreno
Helbidea: Plaza Barria 4-2. 48005 Bilbao
Tl.: 944 795 613
Emaila: caridadyjusticia@bizkeliza.org
Pastoral Azpimarrak
Pastoral Arloak
Karidade eta Zuzentasunaren inguruko barriak
HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko …
Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta
Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan.



