06.10.2026

GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO MUNDUKO EGUNA – 2026ko URRIAK 7

Gaur, urriak 7, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatzen da. 

“Gizarte zuzentasunerako argia” sailetik, laneko gizon-emakumeen borroka eta itxaropenak kontuan hartuta, Leon XIV.a Aita Santuak “Magnifica Humanitas” entziklikan idatzitako txatala aurkeztuko deutsuegu behean. Aita Santuaren esanetan, neurria, ekonomia-astatasunaz, lan-merkatuaz edo teknologia barriez dihardugunean, guztion onaren eta pertsona guztion duintasunaren lehentasunean datza.

Hartu astia gogoetarako, otoitz egiteko (lagungarri izan daiteke Caritasetik proposatutako ‘Zentzuzko minutua’), ingurukoakaz solasean jarduteko, ekintza zehatzen bat burutzeko, bideoa zabaltzeko, kartela parrokian edo batzarra egiten dan lekuan jartzeko…

Eskerrik asko!

Agur bero bat

Dagokiozan artxiboak: