06.10.2026

Langile Pastoraltzaren deia lan eta etxebizitzari lehentasuna emoteko

"Eleiza Gizalegezko Lanaren alde" ekimenetik dei egin jako kristau alkarteari urriaren 7an, "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" goiburuaren haritik ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunagaz bat egin dagian.  

‘Eleiza Gizalegezko Lanaren alde’ ekimenetik dei egin dabe gizon-emakume langileen duintasunean eta eskastasun eta gazterketazko egoeretan arreta jarri dagigun, pertsona honeek lan egonkorra eta etxebizitza jadesteko inork baino zailtasun gehiago izaten dabela ahaztu barik. 

Proposamena alkarteentzat

Jardunaldia urriaren 7an ospatuko bada be, Langile Pastoraltzak lanaren inguruko ekitaldi irekia ospatuko dau eguenez, urriak 15. Bertan, 18:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), Trabajo humano, el reto pendiente. Por una cultura del cuidado en el mundo del trabajo liburuaren aurkezpena egingo da, Paco Porcar Rebollar HOACeko militante eta egilearen eskutik.

Lan duina

Eleizbarrutiko sail honetatik dei egin deutse parrokia, talde eta alkarteei be, tarte bat hartu dagien gai honen inguruan gogoeta eta otoitz egiteko. Era berean, inguruko pertsonakaz solasean jarduteko eta ekintza zehatzen bat bultzatzeko be eskatu dabe.

Lagungarriak hemen

Lana eta etxebizitza ezin dira bereizi

Lanaren eta etxebizitza jadesteare arteko lotura nabarmentzen da, hain zuzen be, Langile argitaratzen dauan “Aizu!!!” agerkariaren azken alean. “Lana eta etxebizitza. Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana” da agerkariaren 102. ale honen goiburua.

Agirian, hainbat erakunderen datuak -LANE, INE, CIS, Eustat- jaso dira. Besteak beste, zera nabarmendu dabe: erabilitako etxebizitza %13,1 igo zala 2025ean; Bilbon, batez besteko alokairua hilean 1.000tik gorakoa dala eta gela baten prezioa 440 eurotik gora dagoala. Ondorioz, ze lekutan dagozan ikusita, 700 edo 800 euro be eskatu leikiez logela batengaitik. 

Arreta berezia jarri dabe gazte eta etorkinengan. Mundu osoan, 2025ean, 15 eta 24 urte bitarteko 67 miloe langabetu egoan eta 257 miloe gaztek ez eban ez ikasten ez lan egiten. Euskadin, lan egiteko adina daben atzerritar gehienak zerbitzuetan ari dira, batez be, zaintzan, etxeko lanetan eta garbitasunean.

«Gizarte Zuzentasunerako argial»

Langile Pastoraltzak “Gizarte Zuzentasunerako argia” agerkaria be kaleratu dau, laneko gizon eta emakumeen ardura eta itxaropenak jasoz. 

Leon XIV.a Aita Santuak “Magnifica Humanitas” entziklikan idatzitako txatala aurkeztu dabe. Aita Santuaren esanetan, neurria, ekonomia-astatasunaz, lan-merkatuaz edo teknologia barriez dihardugunean, guztion onaren eta pertsona guztion duintasunaren lehentasunean datza

EDS argia
Eleizaren Doktrina Sozialaren argia

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna laneko eskastasuna eta etxebizitza jadesteko zailtasunak bete-betean jasaten dabezan etorkinen errealitateari lotuta dago. Testuinguru honetan, Langile Pastoraltzak asteburuan ospatu dan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna gogoratu dau. Deustuko San Pedro eleizan ospatu zan eta, besteak beste, Bizkaia isilik ekimenaren 10. urteurrena ospatu eben.