Goizeko 11:00etan, meza ospatuko da ermitatik 50 metro ingurura dagoan Zeanuriko Andra Mari eleizan. Ondoren, San Balendinen irudia prozesinoan eroango dabe parrokiatik Pietate ermitaraino. Urteetan,Arrikibar dabtza-taldeko neskato eta mutikoek santuari dantzatuko deutse eta bueltan joango dira prozesinoan parrokiara.
12:15etan neurtuko dabe ermitaren aurrean dagoan artea. Artea neurtu eta aktan sinatu ondoren, Itsasne Atutxa gaur egungo maiodormoak datorren urteko maiordomoari -Igor Intxaurragari- emongo deutsoz akta-liburua eta ermitako giltzak, Ondoren, Nestor Basterretxearen eta ermitaren parean dagoan bere kururutzearen aitamena egingo da. Azkenik, barauskarria banatuko jake bertaratutakoei, urdai, pamitxa eta ardoz osatutako kopaua. Txistulariek eta Arkaitz Estiballes bertsolariak girotuko dabe eguna.
Artearen neurketa
1959an hasi ziran neurtzen eta urtez urte egiten dabe hori San Balendin egunez edo bere jaia ospatzen dan egunez.
Nestor Basterretxea eta mendeurrena bete dauan kurutzea
Datorren maiatzaren 6an, 100 urte beteko dira Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia 2014) jaio zanetik.Hori dala-eta, Euskal Heriko hogei kultur erakunde inguruk hainbat ekimen sustatuko dabe aurton eta datorren urtean, besteak beste, erakusketak, ikus-entzunezko egitarauak, kultur jarduerak eta argitalpenak. Elizondon ospatuko dan San Balendin egutez be aitamen berezia egingo deutse, bere artelanetako bat auzo honetan dago-eta, hain zuzen be, Gorbeiako kurutzearen mendeurrenaren inguruan diseinatutako kurutzea.