09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Datorren domekaz, San Balendin eguna, Zeanurin
13.02.2024

Datorren domekaz, San Balendin eguna, Zeanurin

Orain dala 65 urte hasi ziran artea neurtzen Eleizondon (Zeanuri). Datorren domekaz, otsailak 18 -otsailaren 14aren hurrengo domeka-, San Balendin eguna ospatuko da. Ospakizun berezi eta maitea da eta Pietate ermitaren inguruan dagoan artearen neurketa da jarduera nagusia. Aurton, gainera, Nestor Basterretxearen kurutzearen aitamen berezia egingo da, Bermeoko artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dala-eta. Nestor Basterretxeak diseinatu eban  "corten altzairuko" kurutzea, parrokiaren eta Pietate ermitaren artean dagoan Gorbeiako kurutzearen mendeurrena zala-eta.

Goizeko 11:00etan, meza ospatuko da ermitatik 50 metro ingurura dagoan Zeanuriko Andra Mari eleizan. Ondoren, San Balendinen irudia prozesinoan eroango dabe parrokiatik Pietate ermitaraino. Urteetan,Arrikibar dabtza-taldeko neskato eta mutikoek santuari dantzatuko deutse eta bueltan joango dira prozesinoan parrokiara.

San Balendín Zeanuri

12:15etan neurtuko dabe ermitaren aurrean dagoan artea. Artea neurtu eta aktan sinatu ondoren, Itsasne Atutxa gaur egungo maiodormoak datorren urteko maiordomoari -Igor Intxaurragari- emongo deutsoz akta-liburua eta ermitako giltzak, Ondoren, Nestor Basterretxearen eta ermitaren parean dagoan bere kururutzearen aitamena egingo da. Azkenik, barauskarria banatuko jake bertaratutakoei, urdai, pamitxa eta ardoz osatutako kopaua. Txistulariek eta Arkaitz Estiballes bertsolariak girotuko dabe eguna. 

Artearen neurketa

1959an hasi ziran neurtzen eta urtez urte egiten dabe hori San Balendin egunez edo bere jaia ospatzen dan egunez. 

Nestor Basterretxea eta mendeurrena bete dauan kurutzea

Datorren maiatzaren 6an, 100 urte beteko dira Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia 2014) jaio zanetik.Hori dala-eta, Euskal Heriko hogei kultur erakunde inguruk hainbat ekimen sustatuko dabe aurton eta datorren urtean, besteak beste, erakusketak, ikus-entzunezko egitarauak, kultur jarduerak eta argitalpenak. Elizondon ospatuko dan San Balendin egutez be aitamen berezia egingo deutse, bere artelanetako bat auzo honetan dago-eta, hain zuzen be, Gorbeiako kurutzearen mendeurrenaren inguruan diseinatutako kurutzea.

San Balendín Zeanuri
Basterretxearen kurutzearen inaugurazinoa, artista bertan zala (eskuman), 2003.eko abenduaren 21ean.
Imagen de la encina rodeada de personas en una edición anterior.