09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Diakonogintza eta asteburuko beste hainbat irudi
12.02.2024

Diakonogintza eta asteburuko beste hainbat irudi

Asteburuan, gure Eleizbarutian, hainbat jarduera ospatu da, besteak beste, Juan Reyeroren diakonogintza, zapatuz, Durangon, Esku Elkartuak erakundearen kanpaina eta Gaixoaren Munduko Eguna.Horreek eta beste hainbat aitatuko doguz:

Juan Reyeroren diakonogintza Durangon, otoitz-gaubeila Ermuan; misiolarien batzarra Berrizen; gazteen erretiroa eta ibiltarien topaketa Sestaon edo Gaixoaren Eguneko Eukaristia Bilbon, horra hor asteburu honetan Eleizbarrutian izan dan zenbait jarduera.

Diakonogintza Durangon

Juan Reyero abadegaiak beste urrats bat emon eban abadegintzarako bidean, joan dan zapatuz Gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean jente asko batu zan eta Durangoko eleiztarren parte hartzea nabarmena izan zan. Senegaldar alkarteak liturgian lagundu eban eta Juanek gaztelaniaz, frantsesez eta euskeraz adierazo eban esker ona.

Gotzainak, berbaldian, ahultasunez jardun eban: “Gure ahultasunak itxiak dira, gurpil zoroan sartzen gaitue eta etsipena, zalantzak, bildurrak…, dakarskuez. Baina Jainkoaren ahultasuna, irekia da ziur daki-eta gorabehera, porrot eta makaltasun guztiak behin betiko argi bihurtuko dirana”.

Aurrerago esan ebanez, “ahultasun eta nahasketatik urteteko bidea, Jainkoarengan uste osoa jartea da, Berak beti erakusten dau-eta bide zuzena zein dan. Beraz, gure makaltasuna autortu egin behar dogu, Jainkoaren borondatea betetean aurkituko dogulako benetako indarra”.

Otoitz-gaubeila Ermuan, esku Elkartuak erakundearen kanpainari lotuta:

Gaixoaren Eguneko Eukaristia:

On Joseba Segura gotzaina izan zan buru atzo Santiago katedralean ospatu zan Gaixoaren Munduko Eguneko Eukaristian: hemen. Bere esanetan, gaixoei eskaini beharreko arretari dagokionez, Jesusek dei egiten deusku arrotza geure anai edo arreba izango balitz lez zaindu eta artatu daigun, geu lez Jainkoaren seme edo alaba dalako“.

Gotzainaren homilia:

Misiolarien batzarra Berizen::

Gazteen erretiroa Sestao PBan:

18 eta 30 urte bitarteko hogei gazte inguruk parte hartu eban zapatuz Garizumaren atariko erretiroan Sestaon. “Ehuneko 100 bihotz” goiburua eta “basamortutik Jainkoak askatasunera garoaz” Frantzisko aita santuaren mezua ardaztzat hartuta, hausnartu eta otoitz egin eben, Garizuma-aldian bihotz-barritezko gogoa erakutsiz.

“Ibiltarien batzarra Sestao PBan

Atzo -otsailak 11, domeka- senide bazkaria osptu zan Andra Mari parrokia etxean Ibiltarien taldeak sustatuta. Hego Amerika eta Afrikako hainbat lekutatik etorritako 50 lagun inguruk parte hartu eban.

Gaur egun gure Eleizbarrutian alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak be parte hartu eban. Bere esanetan, gorde eta zaindu egin behar doguz Eleizbarruti osoan “gure kristau alkarteetan sustraizen diharduen Hego Amerikako herrialdeetako nortasun kartsuak”.

Kultur aniztasuna nagusitu zan jardunaldian eta PBak alkarte abegitsu eta barneratzaile izateko nahia egia bihurtu eban.

Ordenación diaconal de Juan Reyero