28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?
12.02.2024

Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?

Kurtso honetarako berbaldien barruan, bihar -otsailak 13, martitzena- mahai-ingurua ospatuko da Bilboko Corpus Christi parrokian, "Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?" gaiaren inguruan. Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialeko kide eta BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako pastoral eta unibertsitatze zabalkunderako arduradunak parte hartuko dabe.

Hilero, “Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta… oinarrizkora!” gai orokorrari lotuta egiten diharduen berbaldi-sailean kokatzen da biharko mahai-ingurua be.

Parrokiatik dei egiten dabe biharko ekitaldian parte hartzeko. Orain arte ospatutako saioetan jente asko ibili dala eta hizlarien berbaldiak be onak izan dirala dinoe.

Aurtengo ekitaldiko aurreko berbaldiak entzuteko: hemen. Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzainak, Bernardo Perez Andreo Murtziako Institutu Teologikoko irakasleak eta Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak jardun eben hizlari lanetan.

Aurtengo egitarauari amaiera emoteko, Carlos GIl Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultateko Idazteuneko irakasleak jardungo dau martxoaren 12an, “Jesusen espiritualtasuna, eredugarri aldi barrietarako” gaiaren inguruan. 

Parroquia Corpus Christi de Bilbao