Joan Mari zanaren lehengusu dan eta bere gotzainaldian bikario nagusi izan zan Andoni Gerrikaetxebarria abadea izango da buru hil-kapera dagoan gogarte etxetik basilikaraino egingo dan prozesinoan.
Bilboko Koral Alkarteak girotuko dau ospakizuna eta Miriam Cepeda izango da eleizkizuneko organista. Bilboko Txistularien Udal Bandak eleizkizunaren amaieran joko dau.
Ander Manterolaren adierazpenak Bizkaia Irratian
Gaur goizean, Ander Manterola abade eta etnografoak euskeraz emititzen dauan Bizkaia Irratian hitz egin dau “gizon handi honen” inguruan. Joan Mariren gaitasun handi bat nabarmendu dau: “dohain handia gizarte hartu-emonetarako”.
Ander Manterola: “Juan Mariren kualidaderik onena hartuemona izan da” https://t.co/OrcE2jcY9K a través de @BizkaiaIrratia
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) February 19, 2024
Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratian
Bilbotar gotzaina gaur goizean izan da Herri Irratian eta zera azpimarratu dau: “Joan Marik itzi dauan hutsune handia, ez bakarrik niregan, baita jente askorengan be”.
«Juan Mari ha dejado un vacío muy grande en mucha gente» https://t.co/PIiIoWCgLx a través de @RadioPopular
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) February 19, 2024
On Joan Maria Uriarte gotzainaren heriotza