28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Begoñan On Joan Maria Uriarte gotzainaren arimaren aldeko hileta-eleizkizunean
19.02.2024

Gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Begoñan On Joan Maria Uriarte gotzainaren arimaren aldeko hileta-eleizkizunean

Begoñako basilikan ospatuko da gaur arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru dala, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eta zuzenean emongo da web honen bizez. Hil-kapera zabalik egongo da 15:30ak arte Begoñako Gogarte Etxean.

Joan Mari zanaren lehengusu dan eta bere gotzainaldian bikario nagusi izan zan Andoni Gerrikaetxebarria abadea izango da buru hil-kapera dagoan gogarte etxetik basilikaraino egingo dan prozesinoan.

Bilboko Koral Alkarteak girotuko dau ospakizuna eta Miriam Cepeda izango da eleizkizuneko organista. Bilboko Txistularien Udal Bandak eleizkizunaren amaieran joko dau.

Ander Manterolaren adierazpenak Bizkaia Irratian

Gaur goizean, Ander Manterola abade eta etnografoak euskeraz emititzen dauan Bizkaia Irratian hitz egin dau “gizon handi honen” inguruan. Joan Mariren gaitasun handi bat nabarmendu dau: “dohain handia gizarte hartu-emonetarako”.

Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratian

Bilbotar gotzaina gaur goizean izan da Herri Irratian eta zera azpimarratu dau: “Joan Marik itzi dauan hutsune handia, ez bakarrik niregan, baita jente askorengan be”.

On Joan Maria Uriarte gotzainaren heriotza

https://bizkeliza.org/noticia/el-obispo/
https://bizkeliza.org/noticia/juan-maria-uriarte-una-vida-muy-valiosa/
https://bizkeliza.org/noticia/fallece-mons-juan-maria-uriarte-obispo-emerito-de-san-sebastian-e-ilustre-de-bizkaia/
https://bizkeliza.org/noticia/recuerdo-del-obispo-de-bilbao-a-juan-maria-uriarte-en-el-bake-topaketa/