Jardunaldiaren amaieran Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Migrazinoetarako arloko Eleizbarrutio arduradunak azaldu ebanez, “esker onerako eguna izan zan eta guztion bihotza zabalduko dauan giltza izateko deia jaso genduan. Bihotzez familia izateko deia, entzun, abegi egin, banatu eta euren kultura lekuko alkarteari eskaintzen deutsen senideez osatutako familiak eratzeko deia. Danok gara beharrezko”.
Bazkaria eta Eukaristia konpartituz emon eutsen amaiera saioari.