
Marcosek azaldu dauanez, ikastaroa amaitu ondoren, “jakintza horreek alkartearen zerbitzura jarteko ordua da”. Dagoeneko ikusi daitekez ikastaroaren frutu garrantzitzuak: “lehenengoa, parrokien arteko hesiak apurtu pertsonak ezagutuz. Horrek gertutasun gehiago ekarri dau Pastoral Barruti izateko; bigarrena, ekipo ministerialeko kide gehienak ikastaro honeetatik atara dira. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagaitik eta ETPIari aukera hau emoteagaitik”.
