28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 37 lagunek amaitu dabe “Astero” teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa
04.03.2024

37 lagunek amaitu dabe “Astero” teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa

Urte bi eta erditan "Astero" teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa egin eta euren ikasketak amaitu dabezan talde bietako kideei diplonak banatu jakezan atzo -domeka- Areetako Santa Ana eleizan. Guztira, 37 lagunek parte hartu dabe ikastaroan. Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eskura emon eutsezan diplomak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko moderatzailearen esanetan, "diplomatuen senideak bertan zirala ospatu zan saio hunkigarrian". 

Areeta PB

Marcosek azaldu dauanez, ikastaroa amaitu ondoren, “jakintza horreek alkartearen zerbitzura jarteko ordua da”. Dagoeneko ikusi daitekez ikastaroaren frutu garrantzitzuak: “lehenengoa, parrokien arteko hesiak apurtu pertsonak ezagutuz. Horrek gertutasun gehiago ekarri dau Pastoral Barruti izateko; bigarrena, ekipo ministerialeko kide gehienak ikastaro honeetatik atara dira. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagaitik eta ETPIari aukera hau emoteagaitik”. 

Areeta PB