Konponketa lanaren ondoren, egitura barrira egokitutako argiztatzea jarri behar izan da.
Udalak ikerketa lan bat egin eban jakiteko zerenbesteko argi premina egoan. Horren ondorioz jarri ziran argi barriak.
Eleizaren horman argi gehiago ipini dabez eta era horretara, eleizpea hobeto ikusten da.
Aparteko eleizpea
1681ean erabarritu zan eta Europan aparteko garrantzia dauka, egurrezko eleizpe zabal handiena dalako.
Eleizpe honetan hainbat ekitaldi antolatzen da urtean zehar. Lehenengo Euskal Liburu eta Diska azoka be bertan egin zan.