Gernikako bonbardaketaren 87. urteurrenaren egunez, Urkullu lehendakariak klaratarren Gernikako kongregazinoagaz sinatutako akordioaren barri emon deutso gizarteari. Komentuko azken nagusia, Ama Nagusia eta beste hainbat monja bertan zirala egin da ekitaldia eta Bilboko gotzainak zuzendu deutsez guztiei lehenengo berbak.
On Joseba Segura gotzainak, gaurko egunez orain dala 87 urte Mendata bere jaioterritik Gernikako bonbardaketa zuzenean bizi izan eban Bitoriano Gandiaga frantziskotarraren olerkia gogora ekarri dau bere berbaldiaren hasieran. Gotzainak errubakoen heriotza izan dau ahotean: “orain dala bi mila urte edo 2024an, Gazan. Condor legioak eraginda edo garondoan tiroa emonda, gertaera sendoegiak dira ulertu eta azaldu ahal izateko”.
Gotzainak bakearen alde eskatu dau Gernikan, “gialdiz gizaldi herri honen bihotzean, bakea eta heriotzatik sortzen dan biziaren oroimena iragarri izan dauan etxen honetan”. Aurrerago esan dauanez, mendetako lekuko hau jasoten da munduari esateko: “bonbak eta metrailetak ez dita historiaren giltza”. Gazagaz batera, Ukraina, Haiti, Sudan, Yemen eta Myanmar gogoratu ditu.
📌Bakea zuoi! Tras la destrucción la esperanza y la luz que surge una y otra vez. Las monjas clarisas fueron testigo del bombardeo de #Gernika y hoy el convento en el que han residido durante más de 400 años se convierte en lugar de memoria. El Gobierno Vasco se lo compra para… pic.twitter.com/A6TwGOlLPk
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) April 26, 2024
Bakea da etorkizun iturri. Bakea da oparia. Eta gure zeregina, konpromisoa. Bake hori eten barik, eskutik eskura luzatzea.
Oroimenerako lekua
Ekitaldian, Lehendakariagaz batera, Bizkaiko Diputatu Nagusia, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea eta Gernikako Alkatea izan dira. Iñigo Urkulluk zoritxar ha bizi izan eben biktimek jasandako atsekabea gogoratu dau, hain zuzen be, “historia eta esanguraz betetako lekuan”, eskola zaharrakaz, pasealekuagaz, Andra Mari parrokiagaz eta Batzar-etxeagaz batera, bonbardaketaren ostean zutik geratu zan eraikin bakanetakoa izan zan-eta.
Azaldu dauanez, Eusko Jaurlaritzak, monja klaratarrakaz sinatutako akordioaren arabera, komentua, eleiza eta atzealdeko lursaila erosi ditu, “gure historiarako leku garrantzitsu dana babestekok”. Lehendakariaren esanetan, “gure ustez, Bakearen museoaren duintasun eta erakargarritasuna sendotzeko erarik onena inguru honetara ekartea da, horretarako ezinbesteko erabarritze, moldatze eta inbertsinoak egin ondoren”.
Azaldu dauanez, Eusko Jaurlaritzak Urdaibai eta Busturialdea ingurua indartzeko askotariko euskal erakundeen jardunbideari egingo deutsan ekarpena da.
Azkenik, Iñigo Urkullluk adierazo dauanez, Gernika osoa oroimenerako gune izendatu izana, aukera izan daiteke mundu osoan bonbardaketa indiskriminatuak jasan dabezan beste uri batzukaz batera sarea osatzeko.
400 urtetik gorako komentua
XV. gizaldiko zenbait agiritan, Etxea ‘Serorategi’ lez agertzen da eta XVI. gizaldian, monja hirugarrendar erregularrak edo isabeldarrak bizi zirala aitatzen da.
1619an, Lumoko San Pedro eleizateko Pietateko Andra Maria Serorategi zaharra beste izen batez agertu zan: Santa Klara. Beraz, 400 urtetik gora dira alkarteak klaratarren ordenara igarotea onartu ebanetik.
Agiri gitxi dago gordeta, izan be bonbardaketak eta Condor Legioaren bonba su-eragileek komentuko artxibo gehienak suntsitu ebezan.
Halanda be, liburukien orrialde batzuk salbatu ziran eta horreetan “erregistratuta dagoz ‘entrática’ edo ‘Eleiz-sartze’ batzuk eta Santa Klara ordenako monjen profesak eta hartzen dituan alkartearen zerrenda agertzen da”.
Monasterioan, karatarren aldia Sor Maria Arteaga Medina de Pomarreko Santa Klara komentutik ekarritako abadesagaz hasi zan. Oraindik isabeldarrak ziran Gernikako komentuko kideak ordena barrira sartzea izan zan bere egitekoa.
Bitxikeriak
Batzar-etxearen inguruan dagoan klaratarren Gernikako alkarteak, otoitz egiteaz gainera, nahitaezko beste hainbat egiteko be baeban, esate baterako, alkarteko eta sakristiako jantzi guztiak jostea edo kalitatezko txokolatea prestatzea batzarkideentzat, honeen laguntzaileentzat eta Bizkaiko Batzar Nagusien batzarrak zirala-eta, jokoetan parte hartzen ebenentzat.
Ez dakigu noiz hasi zan Batzar Nagusietarako txokolatea prestatzeko ohitura hori, bakarrik 1829 eta 1854 bitarteko kontuak gordeten diralako.
📌Komentua erosteko arrazoiak azaltzen dauz #Gernika Urkullu lehendakariak
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) April 26, 2024
📌El Lehendakari Urkullu explica las razones para comprar el convento de las Clarisas de Gernika a la congregación. #Gernika pic.twitter.com/8lQvve98Zl